FUTBOLA

Nagusitasun handiz irabazi dio Athleticek Osasunari

1-5 gailendu ziren zuri-gorriak Iruñean.

Zuri-gorriak, azken gola ospatzen. J. M., ARP
2014ko urtarrilaren 27a
13:34
Entzun

Astindua eman zion atzo Athleticek Osasunari, Sadarren 1-5 irabazita. Sasoiko partidarik onenetakoa jokatu zuten Bilbokoek, eta Txapeldunen Ligako postuetan egonkortu dira.

Eroa izan zen lehen ordu laurdena. Partida hasi eta berehala hartu zuten aurre markagailuan zuri-gorriek. 3. minutuan, Osasunak defentsan baloia galdu eta Markel Susaetak urrutitik jaurtita sareratu zuen baloia. Zazpi minutu geroago berdindu zuten gorritxoek, Armenterosen falta jaurtiketa baten bidez. Aritz Adurizek, ordea, Andres atezainaren huts bat baliatuta, 1-2koa egin zuen 15. minutuan, eta emaitza horrekin heldu ziren atsedenaldira.

Adurizek berak utzi zuen lehia erabakita, 62. minutuan Ander Herreraren erdiraketa buruz sareratuta. Hor amaitu zen partida, eta aldea zabaldu besterik ez zuten egin Ibairen eta Kike Solaren golek.

4. postuan jarraitzen du Athleticek, baina bost puntukoa da orain bosgarrenarekiko aldea, Vila-Realek galdu ostean. Osasunak, berriz, 22 puntu ditu, eta 14. postuan da. Hiru puntura ditu jaitsiera postuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.