Movistar taldeko Nairo Quintanak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa. Azken kilometroetan sei txirrindulariz osatutako talde batek egin du aurrera, eta guztien artean Quintana helmugaratu da Arraten aurreneko postuan. Sailkapen nagusian bigarren da orain Quintana, Henao liderretik sei segundora.
Hain justu, Henao bera izan da helmugaratzen bigarrena. Haren hatzetik sartu da Alberto Contador. Betancur, Spilak eta Porte iritsi dira hurrena helmugara. Eguraldia ez dute aldeko izan, eta bi txirrindulari erori dira helmugan bertan, irristatuta. Irteeratik bertatik euria eta tenperatura freskoa izan dute. 13:30ean abiatu dira, eta zuzenean jarraitu du etapa Unai Zubeldia BERRIAko kazetaria Berriketan.info-n.
Etzi amaituko da itzulia, Beasainen egingo duten erlojupekoarekin.