Txirrindularitza

Nairo Quintanak eraso bat nahikoa izan du irabazteko

Nairo Quintanak helmugarako 15 kilometrora erasoa jota irabazi du Porteten amaitu den etapa. Geraint Thomasek lidertza sendotu du. Tom Dumoulinek, aldiz, Chris Froome pasa du, eta orain bigarren da sailkapen nagusian.

2018ko uztailaren 25a
09:28
Entzun

Nairo Quintanak (Movistar) agindu zuen erasokorra izango zela, eta hala izan da. 16 kilometro eta %8.7ko batez besteko pendiza duen Portet mendatean azpi-azpitik erasoa jo eta bakarrik helmugaratu da. Berarekin abiatu den Daniel Martini (UAE) 28 segundo atera dizkio, eta 47 Geraint Thomas (Sky) liderrari. Azken kilometroetan, Quintanak Alejandro Valverde taldekidearen laguntza izan du. Sailkapen nagusiko faboritoen artean, Chris Froomek (Sky), Mikel Landak (Movistar) eta Romain Bardetek (Ag2r) debora galdu dute; 1.35 minutu eta 2.35 minutu, hurrenez hurren. Primoz Roglicek (Lotto Jumbo) eta Tom Dumoulinek (Sunweb) ahalegin handia egin badute ere, ezin izan dute Geraint Thomas gurpiletik atera.

Etapa eguneko bigarren igoeran jarri da serio sailkapen nagusiko txirrindularientzat. Ag2r taldeak asko bizitu du erritmoa, eta jarraipena eman dio Movistarrek. Ahaleginak ahalegin, Sky taldeko liderrak ezin izan dituzte taldekide gabe utzi. Bien bitartean, lasterketa buruan zeuden Tanel Kangert (Astana), Julian Alaphilippe (Quick Step) eta Christian Durasek (UAE). Alaphilippek, mendiko elastikoa ziurtatu du gaur. Tartean, zegoen Omar Fraile (Astana) beste taldetxo batean.

Eguneko lehen igoerak ikusmina sortu bai, baina ez du ohiko gidoitik aparteko ezustekorik eman. Bertan, gehienetan bezala eguneko ihesaldia sortu da. Sailkapen nagusiko txirrindulariak elkarri begira gelditu dira, taldekideak gerturatu bitartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.