Alex Txikon eta haren espediziokide Ali Sadpara, Simone Moro eta Tamara Lunger bart goizaldean abiatu dira Nanga Parbateko (8.126 metro) laugarren kanpalekutik gailurrerantz. Euskal Herrian 11:00 inguru zirela heldu dira tontorrera —15:00 Pakistanen—. Metro batzuk beherago geratu da Lunger.
#Txikon#Sadpara@morosimone#NangaParbat2016#Winter TONTORREAN! ¡CUMBRE! SUMMIT!#Lunger stops some meters below pic.twitter.com/bnjdoKf09h
— Alex Txikon (@AlexTxikon) 2016(e)ko otsailak 26
Sei bat ordu geroago, laugarren kanpalekuan ziren denak berriz ere. "Leher eginda baina pozik" daudela jakinarazi dute. Eguna "ezin gogorragoa" eta luzea izan zela esan die Txikonek laguntzaile taldekoei. 4Kn (7.200 m) igaroko dute gaua.
#Txikon#Sadpara@morosimone#Lunger
— Alex Txikon (@AlexTxikon) 2016(e)ko otsailak 26
Dagoeneko 4Kn. Bihar BKra.
Descansan en el C4. Mañana arrancan a las 10.
Already in C4. EVERYTHING OK
Helburua argia zen: Nanga Parbaten izena desagerraraztea neguan igo ez diren zortzimilakoen zerrendan. Erronka beteta, K2 (8.611 metro) da zerrenda horretako izen bakarra. Nanga Parbaten aurretik, beste hamabi zortzimilakoak inoiz igo dituzte neguan. Eta zerrendak aipatuta, Txikonen kasuan, haren ibilbideko 11. zortzimilakoa da Nanga Parbat. 2003an igo zuen lehen zortzimilakoa, Broad Peak, eta ordutik beste bederatzi igo ditu. Hiru mendi garaienak bakarrik geratzen zaizkio bilduma osatzeko, Everest (8.848 metro), K2 eta Kangchenjunga (8.856).
Igo dituenak
Broad Peak (8.047 m). 2003.
Makalu (8.462 m). 2004.
Cho Oyu (8.201 m). 2004.
Shisha Pagma (8.013 m). 2007.
Dhaulagiri (8.167 m). 2008.
Manaslu (8.163 m). 2008.
Annapurna (8.091 m). 2010.
Gasherbrum I (8.068 m). 2011.
Gasherbrum II (8.035 m). 2011.
Lhotse (8.516). 2013.
Nanga Parbat (8.125 m).
Falta dituenak
K2 (8.611 m).
Everest (8.848 m).
Kangchenjunga (8.586 m).