kirola

Nanga Parbaten hilda aurkitu dute emakume bat, 11. zortzimilakoa egin ostean

2009ko uztailaren 16a
11:20
Entzun
Ko Mi-young 41 urteko mendizale hegokorearrak larunbatean bere 11. zortzimilakoa egin zuen, Nanga Parbat tontorrera iritsita (8.126 metro), baina hurrengo egunean jaitsieran desagertu egin zen, 6.200 metrotan zela erori ostean, eta gaur aurkitu dute, hilda.

Zortzi mila metrotik gorako munduko hamalau mendiak egiteko helburua zeukan. Orain arte hamahiru gizonezkok lortu dute hori.

Edurne Pasabanek (Tolosa, Gipuzkoa; 1973) helburu hori du, eta bi zortzimilako falta zaizkio: Shisha Pangma (8.046 metro) eta Annapurna (8.091).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.