Naroa Agirre pertika jauzilariak bere marka hautsi du gaur Donostian -eta ofizialki Espainiakoa-: 4,51 metroko jauzia egin du. Zentimetro batean hobetu du; 2006ko martxoan egin zuen aurreko marka, Moskun.
Gipuzkoako Federazioaren kontrol saioan ari zen parte hartzen gaur Agirre, ez txapelketa batean. 4,51n jarri du listoia eta aurrenekoan gainditu du. Europako pista estaliko Txapelketarako prestatzen ari da -martxoaren 2an hasiko da, Erresuma Batuan- eta dagoeneko sasoi onean dago.
Kirola
Naroa Agirrek marka hautsi du pista estalian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu