Nasser Al Attijak eta Marc Comak irabazi dute Dakar rallya

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Nasser Al Attija qatartarrak (Volkswagen) autoetan eta Marc Coma kataluniarrak (KTM) motoetan irabazi zuten atzo Dakar rallya. Biek ere ezin izan zuten garaipenarekin amaitu itzulia, baina erregularrenak izateagatik merezita irabazi zuten titulua. Atzoko lasterketan, Frans Verhoeven herbeheretarra (BMW) nagusitu zen motoetan — Coma bosgarren izan zen— eta Carlos Sainz espainiarra (Volkswagen) autoetan —Al Attija bigarrena izan zen—.

Hala, Comak hirugarrenez lortu du Dakar Rallya irabaztea, eta nahiko eroso gainera. Sailkapen nagusian hamabost minutu eta lau segundoren aldea atera dio Cyril Despres (KTM) frantziarrari, bigarren sailkatuari. Askoz errazago lortu du Al Attijak estreinakoz garaipena. 49 minutu eta 41 segundoren aldea atera dio sailkapen nagusian Giniel De Villiers hegoafrikarrari (Volkswagen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.