Nazabal faborito gaur Donostian, Urrezko Kopan
AIZKORA. Urtero legez, Donostiako Trinitate plazan jokatuko da Urrezko Kopa, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Euskadiko Txapelketan lehen bost postuetan sailkatutako aizkolariak ariko dira: Floren Nazabal, Joxe Mari Olasagasti, Juanjo Lopez Azpilikueta, Aitzol Atutxa eta Iñaki Azurmendi. Nazabal iazko garailea da faboritoa, baina gainontzekoak ere indartsu daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu