Nazabalentzat Urrezko Aizkora, asko sufrituta
AIZKORA. Floren Nazabalek iragarpenak bete zituen Urrezko Aizkorako finalean, faborito izanda berak jantzi zuelako txapela, herenegun, Azpeitian. Baina uste baino dezente gehiago sufritu zuen etxarriarrak helburua lortzeko. Azken proban estututa, 23.45 minutu behar izan zuen Nazabalek lanak amaitzeko; 24.43 behar izan zuen Aitzol Atutxak; eta 26.11 Unai Otañok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu