Dopina

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak asteburura atzeratu du Errusiari buruzko erabakia

Errusiak "kontrolatutako dopin sistema bat" bultzatu zuela dio McLaren txostenak. Txostena "kontuz" aztertu, eta erabakia asteburuan hartuko du Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Errusia Rioko jokoetatik kanpo utz dezake ebazpenak.

Errusiako Batzorde Olinpikoaren egoitza, Moskun. YURI KOCHETKOV / EFE
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 19a
17:15
Entzun

Telefonoz hitz egin dute Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kideek, eta asteburura arte atzeratu dute Errusia Rioko Olinpiar Jokoetan izango den edo ez baldintzatuko duen erabakia. Richard McLaren abokatuak txostena osatu du Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (WADA) eskatuta. Txostenaren arabera, Errusiako Estatuak "positiboak desagerrarazteko" metodologia bultzatu zuen "dopin antolatua" ezkutatzeko.

Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetako domina zerrendan lehen postuan amaitzea zen dopin sistemaren helburua. Dopina ezkutatzeko, Errusiak Kirol Ministerioa erabili zuela eta FSB isilpeko poliziaren laguntza izan zuela dio McLaren txostenak.

Rioko Olinpiar Jokoak, jokoan

Errusiako kirol federazioak Rioko Olinpiar Jokoetatik kanpo utz ditzake NOBren erabakiak. Thomas Bach batzordeko presidenteak esan du Errusiaren dopin sistema "aurrekaririk ez duen erasoa" dela eta NOBk ez duela  "zalantzarik izango tartean diren norbanakoen eta erakundeen aurkako neurririk gogorrenak hartzeko orduan".

Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du olinpiar boikoten garaira itzultzeko arriskua dagoela: "Olinpiar mugimendua banatzear dago".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.