Kirola

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Pekingo dopin froga denak aztertuko ditu berriro

Bost mila kontrol baino gehiago egin zituen azkeneko Olinpiar Jokoetan, abuztuan.

2008ko urriaren 8a
16:38
Entzun
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) gaur jakinarazi duenez, Pekingo Olinpiar Jokoetan egin zituzten dopin froga denak berriro aztertu egingo ditu. Lausanako (Suitza) laboratorioan aztertuko dituzte, eta froga haietan EPO dagoen jakin nahi dute -CERA motakoa-.

Abuztuan izan ziren Pekinen Olinpiar Jokoak, eta NOBek bost mila kontrol baino gehiago egin zituen.

Hian zuzen, duela bi egun jakin zen, dopinaren aurkako Frantziako Agentziak esanda, Leonardo Piepoli eta Stefan Schumacher txirrindulariek CERA mota horrekin positibo eman zutela azkeneko Frantziako Tourrean. Chatenay-Malabryko (Frantzia) eta Lausanako laboratorioak elkarlanean egindako azterketen ondorioz atzeman zituzten positibo horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.