Boston Celticsek eta Los Angeles Lakersek jokatu zuten iaz NBAko finala -Celticsek irabazi zuen titulua-, baina aurten bigarren kanporaketa arazoekin hasi dute, galdu egin dutelako bart, etxean. Orlando Magicek Celtics gainditu du (90-95) eta Houston Rocketsek Lakers (92-100).
Orlandoko onena Dwight Howard pibota izan da: 16 puntu eta 22 errebote. Celticsekoa Paul Pierce hegala: 23 puntu. Beste partidan Houstoneko onena Yao Ming pibota izan da: 21 puntu eta 10 errebote. Lakerseko Kobe Bryant hegala: 32 puntu.
Saskibaloia
NBAko iazko finalistak, arazoekin
Celticsek eta Lakersek galdu egin dute bigarren kanporaketako lehen partida bart, etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu