Hotz geratu dira armaginak partida amaierara heldu denean. Izan ere, Bartzelonaren aurkakoa izan da jarraian galdu duten laurgarren partida. 0-4 irabazi die Luis Enriqueren taldeak, euren 36. garaipena erdietsiz.
Azken asteetan egindako euriak, irristakor bihurtu du zelaia, eta horri esker sartu du lehen gola Munirrek, Messiren eta Luis Suarezen laguntzarekin. Haren ostean, Bartzelona izan da nagusi zelaian, nahiz eta Eibarrek izan dituen markagailua berdintzeko aukerak. Lehen zatia bukatu denerako, ordea, 0-2koa sartua zuen Messik.
Hala eroso eta presarik gabe irten dira zelaira Luis Enriquerenak, eta horrek mesede egin die. Izan ere, armaginak azken minuturaino borrokatu diren arren, ezin izan dute ezer egin Bartzelonaren nagusitasunaren aurrean, eta 0-4koarekin konformatu behar izan dute.