Espainiak Angolaren aurka jokatu zuen partidan izan zuen lesioak Olinpiar Jokoetatik kanpo utziko dute Nely Carla Alberto Lasarteko (Gipuzkoa) eskubaloi jokalaria. Orduko susmo txarrak baieztatu egin dira, eta ezingo du gehiago jokatu Nely Carlak. Bere ordez Ainhoa Hernandez Barakaldoko (Bizkaia) jokalaria ariko da.
Erreserban egon da orain arte Hernandez. Berez ez litzateke Nely Carlaren ordezko naturala, baina Espainiako selekzioko arduradunek baztertu egin dute beste jokalari bat eramatea Riora, Hernandez han izanda. Litekeena da horregatik Espainiak bere jokoa aldatu behar izatea eta Patricia Elorza gasteiztarrak lehen lerroan jokatzea.
Espainiak eta Frantziak asteartean jokatuko dute final-laurdenetako partida. Beste partidak Brasil-Herbehereak, Suedia-Norvegia eta Errusia-Angola izango dira.