Nemanja Bjelica (Belgrado, 1998) Caja Laboral Baskoniako saskibaloi jokalaria izango da hurrengo bost urteetan. Azkenean, Splitterren hutsunea betetzera, bera etorriko da, Bartzelona, Olympiacos, Panathinaikos, Trevisongo Bennetton, edota NBAko eskaintzei uko egin ostean.
Zurrumurru ugari izan dira azken aldian bere etorkizuneko taldea zein izango zen jakiteko. Azkenean, Gasteiza etorriko da. 2,09 metro luze da eta 2007-08 denboraldian Austrian jokatu zuen, Arkadia taldean. Ondoren, Belgradoko Izar Gorria taldera joan zen eta han egin ditu azken bi denboraldiak.
SasKIBALOIA
Nemanja Bjelica Baskoniako jokalaria izango da hurrengo bost urteetan
Talde ugari izan ditu atzetik jokalari serbiarrak. Gasteiza etorriko da azkenean, Splitterren hutsunea betetzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu