Brasilgo eskubaloi selekzioko jokalariek lanak izango dituzte Nerea Pena iruindarraren eskuin besoa ahazteko. Hark sarturiko zortzi golek garaipena eman diote Espainiako selekzioari Brasilgoaren aurka, A multzoko ligaxkako hirugarren partidan.
Jorge Dueñas bilbotarrak zuzentzen dituen jokalariek garaipen garrantzitsua lortu dute multzoko lehenaren aurka (24-29). Hiru golen aldeaz joan da Espainiako selekzioa atsedenaldira, baina emozioz beterikoa izan da bigarren zatia, aldea ez baita handitu azken minutura arte. Gol bakarrera gerturatu dira brasildarrak, baina Nerea Penaren jaurtiketak erabakigarriak izan dira; zortzi gol sareratu ditu.
Jokatutako hiru partidetatik bi irabazita, ia ziurtzat jo dezakete final-laurdenetarako sailkapena Naiara Egozkuek, Eli Pinedok, Nely Carla Albertok, Nerea Penak, Ainhoa Hernandeekz, Patricia Elorzak eta Jorge Dueñasek.
Errumaniaren aurka jokatuko dute hurrengo partida, ostiralean.