Sky taldeak aurkeztu ditu uztailaren 1etik aurrera Frantziako Tourrean arituko diren txirrindulariak, eta, halakoetan, sarri izaten da hizpide taldeek zein bandera edo naziotasunaren pean aurkezten dituzten beren txirrindulariak.
Bi euskal txirrindularik hartuko dute parte Sky-rekin: Mikel Nieve leitzarrak eta Mikel Landa murgiarrak. Sare sozialetan zabaldutako bideoan, biak ikurrinarekin aurkeztu dituzte. Webgunean, berriz, espainiar gisa aurkeztu dituzte biak, baina, Nieveren soslaian, "basque star" —euskal izarra— esan diote.
Erresuma Batuko txirrindulariekin ere irizpide ezberdinekin jokatu du Sky-k. Chris Froome taldeko burua Erresuma Batuko banderarekin aurkeztu dute, baina Geraint Thomas eta Luke Rowe, berriz, Galeskoarekin.
It's nearly time! We're excited to reveal our team for the 2017 Tour de France. Bring on @LeTour! #GoTeamSkypic.twitter.com/GsqMF74gKQ
— Team Sky 🚲 (@TeamSky) 2017(e)ko ekainak 22