Gurpil aulkiko saskibaloia

Nilofar Bayatek baietz esan dio Bidaideak taldearen gonbidapenari

Afganistango gurpil aulkiko saskibaloi selekzioaren kapitaina bart iritsi da Bilbora, senarrarekin batera. 

Nilofar Bayat eta bere senarra, ostiralean, Madrilera iritsi zirenean. MARISCAL / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko abuztuaren 22a
16:45
Entzun

Bart iritsi da Bilbora Nilofar Bayat gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria. Joan den asteazkenean, Bidaideak Bilbo taldeak jakinarazi zuen Afganistango selekzioko kapitainari eurekin jokatzeko gonbita egin ziotela, eta jokalariak gaur onartu du. Taldeak berak esan duen moduan, ziurrenik Bayatek ez da oraintxe lehentasuntzat saskibaloia, «baina jakin dezala Bilbon izango duela bere etxea eta Txurdinagan bere kantxa».

Esan bezala, Bidaideak taldeak asteazkenean erakutsi zuen Bayat bere taldera gehitzeko asmoa. Klubeko presidenteak hala jakinarazi zion nazioarteko gurpil aulkiko saskibaloi federazioko presidenteari, eta baita Espainiako federaziokoari ere.

Aurretik, Bayatek nazioarteko dei bat egin zuen laguntza bila, eta, ordu hartan, Kabuleko aireportura heldu nahian zebilen, Madrilera ekarri duen hegazkina hartzeko asmotan. Ostiralean hartu zuen hegazkina, beste 108 errefuxiaturekin batera, eta bart iritsi da Bilbora, Ramish Bayat senarrarekin batera. Hura ere Afganistango selekzioko jokalaria da.

Bidaideakek ongi etorria eman die gaur biei: «Gure izenak dioen moduan, bidaideak gara, eta behar duzuenean lagunduko dizuegu. Gure etxeko ateak parez pare irekiak dituzue».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.