Olinpismoa

NOBek behin betiko onartu du Kosovo

Urrian onartu zuen behin behinean eta berrestea falta zuen.

Kosovoko albaniarrak urrian, Serbiaren aurka jokatu zen futbol partida bertan behera geratu ostean, kalean. VALDRIN XHEMAJ, EFE
2014ko abenduaren 9a
11:53
Entzun

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 127. batzarran egin du gaur Monakon. Kosovo onartuta 205 dira NOBek onartutako olinpiar batzordeak. Bozketa eskua altxatuz egin dute, eta ordezkari guztiek bat egin dute.

Batzarrean argudiatu dute Kosovon 34 kirol federazio eta 1.200 klub daudela. 34 horietatik zortzik jada badute nazioarteko federazoen onespen behin betiko, eta beste bost behin behinean daude onartuta.

Kosovok alde bakarretik aldarrikatu zuen independentzia 2008an. Nazio Batuen Erakundearen 108 herrialdek onartu dute Kosovoren independentzia eta estatua. Onartu ez dutenen artean Espainia dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.