atxiloketa

NOBeko kide bat atxilotu dute Rion

Ustez sarrerak legez kanpo saltzeko sare batean parte hartu du.

Hickey, artxiboko argazkian. JEAN-CHRISTOPHE BOTT, EFE
2016ko abuztuaren 17a
13:54
Entzun

Gaur goizean atxilotu du Rioko poliziak Patrick Hickey irlandarra, Barra de Tijucako hotel batean. Ustez Olinpiar Jokoetako ekitaldietarako sarrerak legez kanpo saltzen zituen sare batean parte hartu du. Hickey Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide da, eta Irlandako Olinpiar Batzordeko presidentea. Albiste agentzien arabera, atxilotua izan ostean ondoezik sentitu da Hickey eta ospitalera eraman dute.

Irlandako Olinpiar Batzordeak Pro 100 enpresa kontratatu zuen herrialde horretan Rioko Olinpiar Jokoetarako sarrerak saltzeko. Sarrerak THG etxeari eman zizkioten, ordea, eta hori ikertzen ari dira. Etxe horrek 2012ko Olinpiar Jokoetako sarrerak saltzeko baimena izan zuen, baina ez 2016koak. Salaketaren arabera, hasiera ekitaldirako sarrerak 8.000 dolarretan saldu zituen.

THG Marcus Evans Ingalaterrako enpresariak kontrolatzen du, eta aste honetan, O Globo egunkariaren arabera, hori atxilotzeko eskatu dute, enpresa bereko beste hiru zuzendarirekin batera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.