Ociok bospasei hilabete beharko ditu osatzeko
ATHLETIC. Aitor Ociori ebakuntza egin beharko diote eskuin aldakan daukan lesioa osatzeko, eta bospasei hilabete beharko ditu entrenatzen hasteko. 35 urte dauzka Ociok, eta 2012ko ekainaren 30era arteko kontratua dauka Athleticekin. Sasoi honetan ez du batere jokatu. Bestalde, Javi Martinezek min hartu zuen atzo Espainiako selekzioarekin, eta Bilbora itzuli da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu