Okerrik ezean, Lamar Odomek etzi jokatuko du estreinako partida Laboral Kutxarekin. Unicajaren aurka izango da, Buesa Arenan, Euroligako Top16ko partidan. Odom orain astebete iritsi zen Gasteizera, Laboral Kutxarekin bi hilabeteko kontratua sinatu ondoren. Ordutik bi partida jokatu ditu taldeak, Bartzelonaren eta Valladoliden aurka, baina ez batean ez bestean ez da aritu, sasoiko ez zegoelako. Etzi izango da eguna.
SASKIBALOIA
Odomen debuta, etzi
Jokalari estatubatuarrak Unicajaren aurka jokatuko du, Euroligan, Buesa Arenan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu