Kirola

Ofizialtasunaren aldeko agiria sinatu dute gizonezkoen futbol selekzioko jokalariek

Iaz Federazioari lagunarteko partida jokatzeko prestutasuna agertu ondoren, horrek aurrerako biderik ez duela egin salatu dute. Ofizialtasunaren aldeko aldarriak eszenifikatzeko beharra duela argudiatuta jokatuko dute hilaren 28an Tunisiaren aurka.

2011ko abenduaren 23a
14:04
Entzun

Abenduren 28an Tunisiaren aurkako gizonezkoen selekzioko lagunarteko partida jokatuko duten futbolariek ofizialtasunaren aldeko agiria kaleratu dute gaur goizean Euskal Herria Kirola elkartearen bidez, eta EAEko futbol selekzioak urtebetean ofizialtasunaren aldeko bidean ezer askorik ez duela egin salatu dute: "Euskal Herria ez da futbol zelaietan inor, eta gainera ez dirudi horrek Euskadiko federazioa benetan arduratzen duenik"

Iaz Federazioarengan borondatea ikusi nahi izan zutela aitortu dute, eta "sumatu ez arren" jokatzea erabaki zutela nabarmendu dute: "Ez gara damutu, Euskal Herriak badu aldarri horren eszenifikazioaren beharra, selekzioaren amets horrek gure zelaiak beterik ikusteko beharra, biltzeko premia badugu, bildu eta elkarri sinesmena kutsatu, munduari ere gure gogoaren berri emanez oihu egin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.