Milaka lagun ibili dira Bilboko kaleetan Euskal Herriko selekzioak ofiziala behar duela aldarrikatzen. Arratsaldeko sei eta erdiak pasatxo zirela abiatu da Areatzatik ESAITek antolatutako manifestazioa, 'Nazioa gara, ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu!' lelo hartuta.
Milaka herritarrek ez ezik,hainbat eragilek ere bat egin dute deialdiarekin, hala nola ELAk, LABek, ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAk. Gainera, manifestazioa antolatzeaz gain, sarrerarik gabe gelditu direnentzat partida ikusteko pantaila handi bat jarri du ESAItek Areatzan.
Euskal selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko duen partida 20:45ean da hastekoa, San Mamesen. Hiru urteko etenaren ondoren jokatuko den lehena da.
Kirola
Ofizialtasunaren aldeko jokaldia
3-1 irabazi dio Euskal Selekzioak Venezuelakoari San Mamesen jokatutako lagun arteko partidan. Jokalariak ofizialtasuna aldarrikatzen zuen pankarta batekin atera dira zelaira. Aurretik, milaka lagunek parte hartu dute Bilbon ofizialtasunaren aldeko manifestazioan. Atzoko entrenamenduko irudiak dira bideokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu