kirola

Ofizialtasunaren aldeko manifestazio nazionala deitu dute ESAITek eta beste hainbat eragilek

Abenduaren 29an izango da 18:30ean. 'Nazioa gara, Ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu' lemapean izango da. Hainbat eragile politiko eta sindikalek egin dute bat manifestazioarekin.

2010eko abenduaren 15a
18:44
Entzun
Abenduaren 29rako Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko manifestazio nazionala antolatu dute ESAITek eta beste hainbat eragilek Bilbon. "Nazioa gara, Ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu" lemapean joango da manifestazioko pankarta. Gaur aurkeztu dute, eta agerraldian lau puntuko manifestua eta manifestazioaren egunerako prestatu duten egiteraua aurkeztu dituzte. Euskal Herriko jokalariek Euskal Selekzioan jokatzeko eskubidea daukatela aldarrikatu dute, besteak beste. Espainiak eta Frantziak Euskal Herria ez dutela nazio bezala onartzen, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Federazioak pasibitatea erakusten duela ere gaineratu dute.

Egun osoko egitaraua antolatu dute abenduaren 29rako. Pirritx eta Porrotx izango dira 11:30ean, eta 13:00 inguruan triki poteoa kaleetan zehar. Manifestazioaren aurretik, 16:00etan, Amaiur taldearen kontzertua. 18:30ean Areatzatik abiatuta Euskalduna jauregiraino manifestazioa. Partida ikusteko pantaila erraldoia ere jarriko dute 20:45ean.

Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, EHNE, EILAS, Hiru, LAB, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, EHk bere eskola, Askapena, Elkartuz, EAE-ANV, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak eta Gazte Abertzaleak dira deialdiarekin bat egin dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.