SELEKZIOA

Ofizialtasunaren aldeko mozioak aurkeztuko ditu ESAITek erakundeetan

Eskaera Espainiako Futbol Federaziora bideratuko da, Udaletan, Foru Aldundietan eta Gasteiz eta Iruñeko Legebiltzarretan eztabaidatu ostean.

Iñaki Larrañaga Aizpurua.
2014ko martxoaren 20a
17:06
Entzun

2020. urteko Eurokoparen eta Euskal Herriko futbol selekzioaren inguruan sortu den polemikaren harira, ESAITek ekimen instituzional berri bat martxan jartzea erabaki du EAJ, EH Bildu eta PSEko legebiltzarkideekin kontaktuak izan ostean.

Iniziatiba berri horrek Udalak, Foru Aldundiak eta Gasteiz eta Iruñako Legebiltzarrak izango ditu helburu, eta horietan eztabaidatu ondoren Espainiako Futbol Federaziora bideratuko dira eskaerak. “Eurokopa San Mamesera etorri, Madrilen, edota beste Europako hiriburutan izan, arazoa berbera izango da: Espainiar futbol Federazioak, batez ere, euskal selekzioari betoa ezartzen diola. Arazo zentrala beraz, euskal selekzioak daukan betoa da”, adierazi dute gaur Bilbon eginiko prentsaurrekoan. Bertan, Mikel Urkolak eta Pepe Turrillas ESAITeko kideek azaldu dute datozen egunotan martxan jarriko duten ekimena. Instituzioetan erregistratu eta eztabaidatutako mozioen bitartez, “euskal selekzioak ofizialki nazioarteko txapelketetan gainerako selekzioen baldintza beretan lehiatu dezan” aldarrikatuko dute, mozio horietan azaltzen den bezala.

“Amaitu da aitzakien garaia. Ez dago aitzakiarik. Ez da Eurokopa mozioari ezetza emateko aldagaia izango. Argi eta garbi, herritarren aurrean, alderdi politiko ezberdinak definitu beharko dira. Betoa eta berdintasunaren artean erabakitzeko unea iritsi da”, gaineratu dute ESAITeko kideek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.