Ogier lehen postuan, Loebek gurpila zulatuta
RALLYAK. Alemaniako Rallyko bigarren etapan Sebastien Ogier frantziarrak (Citroen) amaitu zuen atzo lehen postuan, Sebastien Loeb herrikide eta taldekideari gurpila zulatu zitzaiolako azken zatian. Bien artean minutu bateko aldea dago, eta erabakigarria izan daiteke, lehen bi egunetan bien arteko aldea ez baita hamar segundo baino gehiagokoa izan. Gaur amaituko da proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu