judoa

Oiana Blanco: "Saio borrokatua izan da eta harro nago"

Orioko judokarentzat hasi orduko bukatu dira Londresko Olinpiar Jokoak. Tomoko Fukumi munduko txapeldunaren aurka galdu du lehendabiziko saioan.

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun

Oiana Blanco Orioko judokarentzat hasi orduko bukatu dira Londresko Olinpiar Jokoak. Tomoko Fukumi munduko txapeldunaren aurka galdu du lehendabiziko saioan. Berdinketari eutsi dio oriotarrak araudiak zehaztutako lehen bost minutuetan, baina urrezko borrokan etsi du azkenean. "Buruan nuen planteamendua gauzatu dut, eta lanak ondo egin ditudala esan nahi du horrek", adierazi dio Blancok BERRIAri.

Egindakoarekin harro dago judoka, "saio borrokatua izan da, ondo sentitu naiz eta harro nago". Izan ere, estu hartu du oriotarrak urrea irabazteko faborito den japoniarra. Agur esan beharra pena izan arren Londresko jokoetan parte hartu izanarekin pozik agertu da Blanco; "egin behar nuen guztia egin dut, nuena eman du eta tatami gainean gozatu dut", esan du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.