Oiana Blancok urrea irabazi du Munduko Kopan
JUDOA. Oiana Blancok eskura dauka Londresko Olinpiar Jokoetarako txartela. Asteburuan, Almatyko (Kazakhstan) Munduko Kopan, urrezko domina eskuratu du gipuzkoarrak 48 kiloz azpiko mailan, denboraldiko hirugarrena; Madrilen eta Miamin ere podiumeko koskarik altuenera igo zen. Urriaren 16tik 18ra Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak) ariko da oriotarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu