mendia

Oiarzabalek bere 22. 'zortzimilakoa' egin du gaur, Makalun

Goizean iritsi da 8.463 metroko mendiaren tontorrera, Roberto Rojo arabarrarekin eta Pasan Nuru 'sherpa'-rekin.

2008ko maiatzaren 10a
15:18
Entzun
Berriz ere iritsi da Juanito Oiarzabal (Gasteiz) zortzi mila metrotik gorako mendi baten gailurrera: gaur goizean, Makalura (8.463 metro). 22. zortzimilakoa du. Munduko bosgarren mendirik garaiena da hura, eta sei eta erdietan heldu da Oiarzabal.

Ondoren, bere emazte Araceliri kontatu dio "oso emozionatuta" dagoela lorpenarekin, igoera "ondo" joan dela eta "hotz handia" egiten duela.

Roberto Rojo arabarrarekin eta Pasan Nuru sherpa-rekin batera egin du gailurra. Hirurak atzo azkeneko kanpamendura iritsi ziren -7.850 metrora-, eta gaur ekin diote azkeneko bideari.

Oiarzabal da munduan zortzimilako gehien lortu dituen mendizalea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.