Oklahoma City NBAko finalaren atarian dago

San Antonion irabazi du (103-108), Durant eta Hardenen lan bikainari esker, eta 2-3 jarri da kanporaketan

Andoni Urbistondo.
Donostia
2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Oklahoma City Thunderrek pauso bakarrera dauka NBAko final handia. 2-0 galtzen hasi zen Mendebaldeko finala, baina kanporaketari buelta eman dio, azken hiru partidak errenkadan irabazita, eta orain berak du aginte makila. Oklahoma 103-108 nagusitu zen San Antonion, eta talde moduan gainditzen zaila dela erakutsi zuen hamaikagarrenez, Durantek 27 puntu lortu zituelako, baina Westbrookek 23, Hardenek hogei, Ibakak bederatzi eta Daequan Cook jaurtitzaileak beste zortzi, kantxan bi minutu pasatxo bakarrik egon bazen ere.

Oklahomak dozena puntu pasako aldeak izan zituen bigarren eta laugarren laurdenetan. Durant pattal aritu zen lehen zatian (bost puntu baino ez), baina bigarrenean taldea bizkar gainean hartu eta 22 puntu lortu zituen. San Antoniori dagokionez, Sefolosha suitzarrak Parker ezerezean utzi zuen berriro, eta Texaskoek izugarri nabaritu zuten frantziarraren ekarpen falta. Ginobilik hartu behar izan zuen erantzukizuna, eta nola, gainera. 34 puntu, zazpi asistentzia eta sei errebote lortu zituen, baina luzapena jokatzera behartuko zuen hiruko garbi bat huts egin zuen lau segundo falta zirela.

Hardenek, ordea, asmatu egin zuen 28 segundo falta zirela, eta bere taldea 101-106 aurreratu. Kritiko mintzatu zen partida bukaeran Greg Popovitx, San Antonioko entrenatzailea: «Euforiak irentsi gaitu. Talde txapeldunek etxetik kanpo irabazten dituzte tituluak, eta guk ez dugu halakorik egin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.