Mikel Olaetxea eta Joseba Ezkurdia lau t’erdiko txapelketako bigarren fasera igaro dira. Biak ala biak Tolosan sailkatu dira, modu oso ezberdinean. Olaetxeak 22-21 irabazi dio Iker Irribarriari partida oso estu batean; Ezkurdiak, aldiz, nagusitasunez kanporatu du Iker Arretxe (22-7). Olaetxeak Iñaki Artola izango du hurrengo aurkari, heldu den ostiralean Tolosan; Ezkurdiak, aldiz, Xala, larunbatean, Miarritzeko pilotalekuan.
Pilota
Olaetxea eta Ezkurdia, aurrera lau t'erdikoan
Lizartzarrak 22-21 irabazi dio Iker Irribarriari eta Arbizukoak 22-7 Iker Arretxeri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu