Estu hartu du Mikel Olaetxeak Abel Barriola Eibarren (Gipuzkoa). Lizartzarra sendo aritu da eta Barriolak ohi baino pilota gehiago galdu ditu. Markagailuan aurretik izan da Olaetxea hasieratik (3-6, 7-8, 9-14). Aldea gutxitzea lortu du leitzarrak (12-16, 15-17), baina Olaetxeak markagailuari bere alde eustea lortu du amaierara arte.
Lau t’erdiko final-zortzirenetako aurreko partidetan, Ezkurdiak Aritz Lasari irabazi zion (8-22), eta Retegi Bik Urrutikoetxeari (22-19). Bihar jokatuko da laugarren partida, Xala eta Albisuren artean (Tolosa, 16:30).