Mikel Olaetxeak ez dauka etenik, eta partidak irabazten jarraitzen du. Azkenekoa, atzo, Labriten, Patxi Ruizen aurka (22-13). Hasiera ona eman zion lizartzarrak norgehiagokari, eta tantopolitaklortu zituen aurrean. Ruiz, halere, bere mailatik oso urrun aritu zen. Ez zuen sake errestoa aurkariari kentzerik lortu, eta garesti ordaindu zuen. Olaetxea 1-14 aurreratu zen.
Izerdia botatzen hasi ahala, baina, bere onera etortzen hasi zen Lizarrakoa, eta gauzak estutu zituen. Momenturik erabakigarrienean, ordea, bi falta egin zituen saketik, eta hortxe amaitu zitzaion aukera (10-15). Olaetxeak ongi baliatu zituen aurkariaren opariak, eta aparteko arazorik gabe irabazi zuen azkenean (13-22). Eskuetatik, hala ere, larri amaitu zuen. Bengoetxea VI.a izango du aurkari final-zortzirenetan, datorren larunbatean.
Aritz Lasa ere aurrera
Aritz Lasak aise irabazi zion herenegun Mikel Urrutikoetxeari, Antzuolan (22-5), eta Retegi Biren aurka ariko da hurrengo ostiralean, Urretxun. Fresko dago Lasa, eta txapelketako ezustekoa izan daiteke.
Olaetxeak 22-13 irabazi dio Ruizi, eta Bengoetxea izango du aurkari hurrengo fasean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu