Eskuz Binakako finala

Olaizola II.a eta Begino txapeldun

Gorriek 22-14 irabazi zieten Xalari eta Beroizi, partidaren azken zatian, markagailua 14-14 zegoela, erreskadan zortzi tanto egin ondoren.

2011ko apirilaren 18a
19:16
Entzun

Aimar Olaizolak eta Aritz Beginok irabazi zuten atzo Eskuz Binakako Txapelketako finala. 22-14 gailendu ziren Xalaren eta Beroizen aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den lehen finalean. Olaizola II.ak zortzigarren txapela du atzokoa, Beginok, lehena.

Hasieratik hasi ziren indartsu Olaizola II.a eta Begino eta 12-5ekoarekin partida erabakita zegoela zirudien. Xalak, ordea, ondo erantzun zuen, eta hiru aldiz berdindu zuten markagailua berak eta Beroizek. 14-14ko berdinketarekin bukaeran paretsu ibiliko zirela zirudien.

Ez zen horrela izan, ordea, nahiz eta 17-14arekin Beginok eskuin hankan min hartu. Kantxara itzuli ondoren, Aimar Olaizolak ez zien aurkariei aukerarik eman, eta beste bost tanto eginez (azken zortziak izan ziren bereak) txapela jantzi zuten berak eta Beginok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.