Aimar Olaizola Olaizola II.a-k, eskubiko besoan arazoak dituela eta, Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a-ren kontrako Buruz Buruko Txapelketako finalerdia atzeratzeko eskatu du gaur, eta onartu egin diote. Asteburu honetan zen jokatzekoa partida, eta ekainaren 9an edo 10ean izango da orain.
Horrek finala atzeratzea ere badakar: ekainaren 17tik 24ra. Bilbon izango da, Bizkaia pilotalekuan.
Juan Martinez de Irujo-Mikel Idoate finalerdia datorren igandean jokatuko dute, Bilbon.
Ives Salaberri Xala egungo txapelduna larunbatean geratu zen txapelketatik at, Irujoren aurkako final-laurdena lunbalgia bategatik ezin jokatuta.