Garaipenarekin, finalerdietarako sailkatzeko beste urrats bat eman dute Olaizolak eta Imazek, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Hirugarren dira sailkapenean, Elezkano-Rezusta eta Altuna-Martijaren atzetik, azke bikote horrekin sei puntura berdinduta. Atzetik dituzte Urrutikoetxea-Galartza eta Ezkudia-Zabaleta, bosna punturekin.
Partida parekatua lehe tantoetan, baina 5-5 berdindu ondoren, tartea ireki dute Olaizolak eta Imazek: 9-5 aurreratu dira. Bengoetxeak eta Larunbek lortu dute markagailuan hurbiltzea (13-12), baina Larunbek pilota dezente galdu du partida iraultzeko aukera izan dutenean. Azkenean, 22-14 gailendu dira Olaizola eta Imaz.