Jose Mari Olazabalek (Hondarribia, 1966) jokalari moduan lau aldiz irabazi izan du Europako taldearekin Ryder Cup txapelketa —AEBen aurka jokatzen dute—: 1987, 1989, 1997 eta 2006an. Kapitain edo hautatzaile gisa ere badu dagoeneko titulu bat; bart gauetik, hain zuzen. Lehen aldiz aritu da Europaren kapitain.
AEBetan jokatu dute aurtengo txapelketa, Medinah-n (Chicago), eta Europa 14,5-13,5 gailendu da, azken unean.
"Jokalari moduan bi aldiz irabazi izan dut Augustako Mastersa [1994 eta 1999an], baina hau handiagoa da", esan du Olazabalek.
AEBek eta Britainia Handiak 1927an ekin zioten torneoari; 1979tik aurrera AEBak eta Europa dira lehiakide. Bi urtean behin izaten da. AEBek 26 garaipen lortu dituzte; Europak, (Britainia Handiak barne) hamahiru.
Olazabalek 1991, 1993 eta 1999an ere jokatu zuen txapelketa.