Kirola

Olinpiako sua Pekinen

Segurtasun neurri handiekin egin dute ongietorri jaialdia Tiananmen plazan. Orain, mundu osoan ibiliko da gar olinpiarra 130 egunez.

2008ko martxoaren 31
11:08
Entzun
Greziako Olinpia menditik Pekinera bidaia egin du gar olinpiarrak: gaur goizean iritsi da Txinako hiriburura, han ongietorri jaialdia egin ondoren, berriro ere mundura abiatzeko. Hain zuzen ere, 137.000 kilometroko ibilbidea egingo du mundu osoa zehar gar olinpiarrak, 130 egunez, berriro ere Pekinera iritsi eta aurtengo jokoak abiarazi aurretik.

Air China konpainiako hegazkin batean iritsi da su olinpiarra Atenastik Pekinera, eta Greziaren garraren kargu egin zen Liu Qi Pekingo Olinpiar Jokoen Antolaketa Batzordeko buruzagiak jaitsi du.

Ondoren, ibilgailu batean eraman dute Tiananmen plazara, hots, Pekingo gune nagusira. Han egin dute ongietorri ekitaldia, segurtasun neurri handien artean. Txinako Gobernuko agintari nagusiek eta lau milatik gora artistak parte hartu dute ekitaldi horretan.

Behin harrera eginda, mundu osoan zeharreko ibilaldia hasi du. Bost kontinenteetan ibiliko da gar olinpiarra, eta, besteak beste, Everest mendira igo nahi dute.

Gaurko ekitaldietan, eta, halaber, munduan zehar egingo duen itzulian, Tibeten aldeko protestak sortzeko beldur da Txinako Gobernua. Besteak beste, horregatik hartu ditu hain segurtasun neurri zorrotzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.