kirola

Olinpiar Jokoen hautagaitza prestatzea 16,8 milioi euro kostatu zaio Madrilgo Udalari

2009ko urriaren 8a
14:51
Entzun
Bere hiria Olinpiar Jokoak antolatzeko hautagai aurkezten duen Udalari zenbat diru kostatzen zaio kanpaina-eta egitea? 2016koak antolatzeko hautagaietakoa Madril izan da, eta gaur eman ditu datu ofizialak Alberto Ruiz Gallardon alkateak: 2006ko irailetik Udalak 16,8 milioi euro xahutu ditu hautagaitza prestatzen. Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (NOB) ordezkariek, ordea, ez dute Madril hautatu, Rio de Janeiro baizik. Ostiralean izan zen bozketa -Chicago eta Tokio dira azken fasera iritsi ziren beste bi hiriak-.

"Madrilgo Udalari urtean 5,5 milioi euro kostatu zaio Olinpiar Jokoetako hautagaitza, eta nik uste gastua baino gehiago inbertsioa izan dela", esan du Gallardon alkateak (PP). "Izan ere, diru horren bidez Madril mundu osoan egon da. Olinpiar hautagaitzarik ez bagenu izan eta mundura hainbeste iristeko publizitate kanpaina egin izan bagenu, kostua bospasei aldiz handiagoa zatekeen".

Haren arabera, babesleek beste 21 milioi euro jarri dituzte 2006ko irailetik.

Duela lau urte ere NOBek Madril baztertu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.