Saskibaloia

Olympiakos, Milan eta Prokom, Tauren aurkari Euroligan

Multzoko aurreneko biak sailkatuko dira final-laurdenetara. Hilaren 28an hasiko da bigarren fasea.

2009ko urtarrilaren 19a
16:40
Entzun
Teorian, zorte ona eduki du gaur Tau Baskoniak Euroligako bigarren faseko zozketan, final-laurdenetara pasatzeko moduko multzoa tokatu zaiolako: Olympiakos, Milan eta Prokom izango dira haren aurkariak. Olympiakos da hiruretan talderik gogorrena.

Hamasei talde ariko dira bigarren fasean, lau multzotan banatuta, eta bakoitzeko lehen biek egingo dute aurrera. Hilaren 28an hasiko da fasea (Tauk Prokom hartuko du), eta martxoaren 12an bukatuko da. Final-laurdenak -gehienez bost partidara-, martxoaren 24a eta apirilaren 8a bitartean jokatuko dituzte. Lauko Finala, Berlinen, apirilaren 1etik 3ra.

Azkeneko Lauko lau Finaletan izan da Tau. Ez du inoiz irabazi.

Euroligako bigarren faseko multzoak

E: Tau Baskonia (Euskal Herria), Olympiakos (Grezia), Armani Jeans Milano (Italia) eta Asseco Prokom (Alemania).

F: Bartzelona (Herrialde Katalanak), Real Madril (Espainia), Maccabi (Israel) eta Alba Berlin (Alemania).

G: Unicaja (Espainia), Lottomatica Erroma (Italia), Panathinaikos (Grezia) eta Partizan (Serbia).

H: CSKA Mosku (Errusia), Montepaschi Siena (Italia), Fenerbahce (Turkia) eta Cibona (Kroazia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.