Txirrindularitza

Omar Frailek irabazi du Espainiako errepideko txapelketa

Taldetxo batean heldu dira amaierara, eta azkarrena izan da Astanako txirrindularia. Hirugarren izan da Alex Aranburu Fraileren taldekidea.

Omar Fraile, aurtengo Itzulian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2021eko ekainaren 20a
16:08
Entzun

Omar Fraile da Espainiako errepideko txapeldun berria. La Nucian (Alacant, Herrialde Katalanak) jokatu da txapelketa, eta Astana taldeko santurtziarra izan da azkarrena helmugara heldu den hamalau laguneko taldetxoan. Bigarren izan da Jesus Herrada (Cofidis), eta, hirugarren, beste euskaldun bat: Alex Aranburu (Astana).

Modu ezohikoan eskuratu du garaipena Frailek: 500 metro inguru falta zirela Aranbururentzat lanean hasi da, hari esprinta bideratzeko, baina ezustean metro batzuetako aldea lortu du, eta nahikoa izan da hori garaipena eskuratzeko. Astanak kontrolatu ditu lasterketaren azken kilometroak. Frailek txapel hori lortzen duen lehen aldia da.

Lasterketa protagonistak euskaldunak izan dira, eta hala erakusten du azken sailkapenak ere: Fraile eta Aranburuz gain, seigarren izan da Pello Bilbao (Bahrain), zazpigarren Ander Okamika (Burgos-BH) eta bederatzigarren Julen Amezketa (Caja Rural).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.