Maialen Chourrauti eta Nely Carlari omenaldia egin diete Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Rio de Janeiron egin berri diren Olinpiar Jokoetan izan dira bi kirolariak; aurrenak urrezko domina eskuratu zuen K1 mailan, eta bigarrenak eskubaloian jokatu zuen.
Udaleko ordezkariek hartu dituzte aurrena bi kirolariak, eta, gero, herritarrek omenaldia egin diete, plazan. Ekitaldi xumea egin diete ehunka lagunek, musika eta erraldoiekin. Kirol elkarteek ere hartu dute parte ekitaldian.
Herritarrei urrezko domina erakutsi, eta "hau zuena ere bada!" esanez eskertu die emandako babesa Chourrautek.