Kirola

Omenaldia egin diote istripuz hil zen Nagore Otaño jockeyari

2007ko abuztuaren 15a
18:20
Entzun
Joan den igandean lasterketa batean parte hartzen ari zela zaldiarekin batera erori eta hil zen Nagore Otañori omenaldia egin diote Donostiako Hipodromoan. Urteko lasterketa nagusia lehiatu dute gaur, Urrezko Kopa, eta horren aurretik, minutuko isilunea egin dute Otañoren oroimenez. Bildutako guztien txalo zaparrada luze eta ozenak hautsi du isilunea. Gainera, jokceyek xingola beltza jarri dute soinean dolua adierazteko. Lacarnaval zaldiak irabazi du Urrezko Kopako lasterketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.