Oñatzek eta San Miguelek jantzi zuten Sagardoaren II. Torneoko txapela, atzo, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, Juaristiri eta Olazarri 40-31 irabazita. Garaileak jaun eta jabe izan ziren hasieratik, eta ez zuten barkatu. Partidak soilik bi berdinketa izan zituen, hirunakoa azkena, baina hortik aurrera erraz nagusitu ziren urdinak. Lan erdiak egiterako, zazpi tanto aurretik ziren (20-14). Bazirudien eskura zutela finala, baina uste baino gehiago sufritu behar izan zuten, Juaristi eta Olazar tanto bakar batera hurbildu baitziren (20-19). San Miguelek, baina, aginte makila hartu, eta aparteko arazorik gabe nagusitu ziren. Partidako alderik handiena amaieran lortu zuten andoaindarrak eta Doneztebekoak (40-31).
Juaristik eta Olazarrek ezin izan dute iazko titulua berritu, baina pozik egoteko moduan dira emandako itxurarekin. Oñatzek, berriz, lehen finala zuen atzokoa, eta ezin hobeto erantzun zuen. San Miguelek eta Oñatzek bikote sendoa osatzen dute.
Oñatzek eta San Miguelek irabazi dute Sagardoaren II. Torneoa (40-31)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu