Oñatzek eta San Miguelek lehen partida galdu dute
ERREMONTEA. Oñatz-San Miguel bikoteak Sagardoaren Txapelketako lehen partida galdu zuten atzo (40-35), Etxeberria IV.aren eta Etxeberria III.aren aurka. Galtzaileak, irabazi izan balute, finalerdietan sartzen lehenak izango ziren, baina oraindik aukera asko dituzte. Jaialdiko hirugarrenean, berriz, Urriza kantxetara itzuli zen, eta 40-38 galdu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu