Mendia

Ondoez handia izan du Otxoa Olzak Annapurnan, 7.400 metrora

Horia Colibasanu errumaniarrarekin dago altuera horretan mendizale nafarra, ia korderik gabe. Helikopterorik ezin da iritsi dagoen lekura; ondo prestatutako salbamendu talde batek egun eta erdi beharko luke ailegatzeko.

2008ko maiatzaren 20a
17:45
Entzun
Iñaki Otxoa Olza mendizale nafarrak ondoez handia izan zuen atzo Annapurnan, hain justu, eskuetan izozte zantzuak zituela-eta gailurrera iristeari uko egin eta beherantz zihoala. 7.400 metrora izan zuen ondoeza, eta han jarraitzen du Horia Colibasanu mendizale errumaniarrarekin. Ondoezak ia korderik gabe utzi du Otxoa Olza, eta gorakoak eta eztulak ematen dio.

Otxoa Olzaren familiak Colibassanu errumaniarraren bidez izan du osasun arazoen berri, baina ezin izan dute berarekin hitz egin, ez dagoelako telefonoan jartzeko moduan. Mendizale nafarrari laguntzeko eta handik ateratzeko ahaleginak egiten hasi ziren atzo, besteak beste, Nafarroako Larrialdi Agentziarekin harremanetan jarriz. Hain zuzen ere, zerbitzu horretako mendizale talde batek Otxoa Olzaren egoeraren ebaluazioa egin du Colibassanuren azalpenetan oinarrituta, eta nola artatu agertu dio.

Helikopterorik ezin da iritsi mendizale biak dauden lekura; beheko kanpamendura -4.200 metrora dago- iritsi ahal izango luke, eta handik egun eta erdiko bidea izango luke ondo prestatutako salbamendu talde batek Otxoa de Olza dagoen lekura iristeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.