Ongarri kimiko eta pestizidarik gabe

«Bidea egitea zaila da; lehikortasun handia dago». Iberokoak ardoaren negozioaren gorabehera eta bitxikeriak ezagutu ditu azken hilabeteetan.

Pilotaria, upategiko kanpoaldeko mahastietan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS.
Imanol Magro Eizmendi.
Zurukuain
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Ardoaren inguruko kulturak betidanik erakarri nau. Hemen hasi nintzenetik mundu bat dela ikusi dut, oso interesgarria». Upategiko arduradunekin hitz eginda erabaki zuen Irujok negozioan sartzea. «Probatu eta gustatzen zaidan edo ez, hori bakarrik dakit ardoei buruz», onartu du, baina upategira joatearen poderioz, gero eta gehiago daki Irujok. Ardo ekologikoak ekoizten dituzte Aroan, inolako ongarri edo pestizida kimikorik gabe.

Guztira, hogei mahasti hektarea dituzte, 11 lur zatitan banatuta, eta mahats mota klasikoekin: tempranillo, garnaxa, cabernet sauvignon eta marlot. Denak Zurukuain inguruan daude. «Modu ekologikoa ardoa beti landu den bezala lantzea da, duela hogei mende lantzen zen bezala», enologo izaera agertu zaio Irujori. Egia da dioena: Deierriko eskualdean I. mendean ardoa ekoizten zela dokumentatuta dago. Uzta ez da oso handia: 4.500 mahats kilo hektarea bakoitzeko. Eta 70.000 botila ekoizten dituzte urtero. Halere, 2013rako ekoizpena 120.000 botiletara arte igotzea espero dute.

Ardoaren inguruko kultura asko zabaltzen ari bada ere, Irujok badaki ez dela merkatu erraza. «Ardo kontuetan bidea egitea zaila da; lehiakortasun handia dago. Izen pixka bat lortu arte ez da erraza». Ardo beltz eta gorriak ekoizten dituzte, eta aurki zuriekin hasiko dira. Motei dagokienez, ardo gazteak, ondurikoak eta erreserbak. Ardo asko esportatzen dute, Europa, Japonia, Mexiko eta AEBetara. Hainbat sari lortu dituzte ardoek; gehien, gorriak. Deigarria da, halaber, upategiko eraikina, 2009an eraikia. Modernoa da. Badu jatetxea, eta bisita interesgarria da, solairuak jaitsiz, lurraren erroetarantz. Behean daude haritz egurrezko barrikak, eta barnean zuku preziatua, denbora pasa dadin zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.