Orbaiz Errusian da, Rubin Kazanekin sinatzeko

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Pablo Orbaizek ez du gehiago jokatuko Athleticekin, Errusiara joan baita, Rubin Kazanekin sinatzeko. Orbaizi datorren denboraldiaren amaieran bukatzen zaio kontratua, baina Marcelo Bielsak jada jakinarazi zion ez zuela jokatuko. Aurreko udan ere Athletic utzi zuen, Olympiakos Greziako taldean utzita aritzeko. 33 urteko jokalariak hamabi sasoi egin ditu Athleticen. 318 partida jokatu ditu zuri-gorriz, eta hamahiru gol sartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.