Oreka izan da nagusi Sagardoaren Txapelketan

2011ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Oreka eta emozioa izan zen nagusi atzo Galarretan jokaturiko Sagardoaren Txapelketako bi partidetan, biak 40-39ko emaitzarekin amaitu baitziren. Aurrenekoan, Agirresarobek eta Etxeberria II.ak Endikari eta Urrutiari irabazi zieten; eta bigarrenean, Urrizak eta Zubizarretak Utergari eta Ioni. Bi irabazleentzat txapelketan lortzen duten aurreneko puntua da. Hurrengo partidak bihar jokatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.